2025/3/5
Isunak izapidetzeko bulegoan (Salsidu kalea 35, atzealdean) -udalekoa ez dena-, premiazko obrak egin behar direnez, gaurtik aurrera, martxoak 5, asteazkena, eta berriro abisatu arte, zerbitzu hori Udaltzaingoaren administrazio-bulegoetan emango da aldi baterako (Alango kalea 25).
Jendaurreko ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:00etara eta asteazkenetan 16:30etik 19:30era.