2024/6/6
Getxoko Udalak, 2024. urteko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkuran, Kudeaketa, Zerga Bilketa eta Ikuskapenari buruzko Udal Ordenantzaren aldaketa behin-behinean onartzea erabaki zuen.
Bere arrazoiko espedientea jendearentzat erakusgai gelditzen da, Tokiko Ogasunen abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Udalaren iragarki-taulan, 30 laneguneko epe batez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe horren barruan interesdunek espedientea aztertu eta egoki deritzaten erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.