2023/3/17
Igandean, martxoaren 19an, gaueko asfaltatze lanak hasiko dira Algortako Trinitate kalean 22:00etatik aurrera, eta bi egunez luzatuko dira.
Lehenengo gaueko lanei dagokienez, kalea zoladura fresatuz prestatuko da, besteak beste. Bigarren gauean, errodadura-geruza berrituko da eta, ondoren, kaltetutako seinaleztapen horizontala berriz pintatuko da.
Hori dela eta, kalea itxita geratuko da 22:00etatik 06:00etara, igandetik astelehenerako gauean eta astelehenetik astearterako gauean. Zirkulazioa egunez berrezarriko da. Gainera, kaleko aparkaleku guztiak kendu beharko dira.