2023/2/28
Caja de Ahorros kaletik Romo auzorako ibilgailuen sarbidea itxita egongo da martxo osoan zehar, 1etik 31ra, kale horretan egiten ari diren urbanizazio-lanen aurrerapena dela eta.
Auzora Ezequiel Agirre eta General Echague kaleetatik sartzen jarraitu ahal izango da, baita Maximo Agirretik ere Ibaigane eta bere atzealdearekin bat egiten duen tokian, Santa Eugenia kalera sartzeko.
Caja de Ahorros eta Ibaiondoren arteko Errekagane zatiko higiezinetara eta Caja de Ahoroseko obren eremuan dagoen ibira, Negubide kaletik sartu ahal izango dira baimendutako pertsonak, Ibaiondorekin bat egiten duen tokian.