2022/8/4
Larunbatean, hilak 6, hasi eta abuztuaren 17ra arte, Algortako Portu Zaharrerako sarbideak itxita egongo dira, Getxoko auzo horretan hilaren 10etik 14ra ospatuko diren jaiak direla eta.
Larunbatean, hilak 6, 08:00etan, La Olatik sarrera itxiko da, eta baimendutako eta larrialdietako ibilgailuei bakarrik utziko zaie pasatzen. Hilaren 7an, igandea, hutsik egon beharko dute bi aparkalekuek, txosnen muntaketa errazteko.
Beren eguneroko bizitzako jarduerak errazteko, Portu Zaharreko auzokideek eta merkatariek akreditazio bat izango dute jai-esparruaren hasieraraino sartu ahal izateko.
Halaber, kuadrillen jaitsiera dela eta, abuztuaren 11n, osteguna, 16:30etik 22:30era, gutxi gorabehera, Algortako Etorbideko trafikoa moztuko da, Telletxe (antzinako barrerak) eta Mariandresena kaleen artean.
Udaltzaingoak zainduko du neurri horiek behar bezala betetzen direla eta inguruan segurtasuna dagoela.