2022/7/6
Getxoko Udalak, 2022. urteko ekainaren 30ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Administrazio -agiriak luzatzeagatiko Tasaren zerga-ordenantzaren aldaketaren behin-behineko onestea.
Bere arrazoiko espedientea jendearentzat erakusgai gelditzen da, Tokiko Ogasunen abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Udalaren iragarki-taulan, 30 laneguneko epe batez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe horren barruan interesdunek espedientea aztertu eta egoki deritzaten erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.