2022/6/23
"El silencio" telesaileko hainbat eszena filmatu behar direnez, datorren asteartean, hilak 28, Bizkaia Zubiak sarrera itxiko die ibilgailuei eta bidaiariei 05:30etatik 18:30etara. Hori dela eta, txalupa zerbitzua indartuko da oinezkoentzat eta zikloturistentzat.
Udaltzaingoak bideratuko du trafikoa, Tomas Olabarri kaletik Gobela kaleraino itxita egongo baita, bi noranzkoetan.
El silencio
“El silencio” Netflixen telesail berria da, Aitor Gabilondok sortu du eta Aron Piper aktorea du protagonista. Thriller psikologikoa da “isiluneek eta esan gabeko hitzek sortzen dituzten munstroei buruz”.
Produkzioaren zuzendaritzak Getxo aukeratu du hainbat eszenatarako. Ekainaren 13an Andra Marin (hilerria) filmatu zuen, 28an Bizkaia Zubian eta 29an Barinatxe hondartzan (La Salvaje).