2022/6/16
Ekainak 16, osteguna, hasi ziren Gobelaurre kaleko espaloia konpontzeko lanak, Los Puentes eta Lope de Vega kaleen arteko tartean, inguru horretan zoladura hondatuta, higatuta eta hondoratuta baitago.
Lanek eragin hauek izango dituzte:
-Oinezkoentzako ibilbideak desbideratzea, obraren egikaritzapenaren arabera, eta seinaleztatuta geratuko dira.
- Aparkalekuak okupatzea etxolak eta materialak jartzeko, eta obra egin ahal izateko.
- Aparkalekuak kentzea obra egiten den bitartean.
Lanek 3 asteko iraupena izango dutela aurreikusten da.