2022/6/2
Getxo udalerriko 2021eko zarata-mapa estrategikoa hasiera batean onetsi da. Hilabetez jendaurrean erakusteko aldia hasi da, edozein pertsona fisiko edo juridikok dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezan eta aipatutako hilabeteko epean alegazioak egin ahal izan ditzan (uztailaren 2ra arte).
Dokumentazioa paperezko euskarrian kontsultatu ahal izango da, Algortako Foru kaleko 8. zenbakian dauden Ingurumen Arloko bulegoetan, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
Alegazioak aurkeztuko balira, alegazio horiek aztertu eta ebatzi ondoren, udal honek behin betiko onetsiko du zarata-mapa, eta araudiak xedatutako bidezko argitalpenak eta jakinarazpenak egingo dira.