2022/5/10
Ondoren aipatzen diren Errolda Fiskaleko Onespen 1646/2022 zenbakidun Ebazpena sinatu da.
1. Trakzio mekanikozko ibilgailuen gaineko zerga.
2. Hirilurreko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
3. Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa: ibilgailuak finken barrura espaloietatik sartzea.
4. Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa: auto-taxien aparkaleku-erreserba.
5. Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa: kioskoak.
6. Udalaren jabari publikoa okupatzeagatiko tasa: kutxazain automatikoak.
7. Araututako Aparkaleku Zerbitzuaren tasa: TAO.
Erroldak jendaurrean ikusgai jarriko dira Getxoko Udalean, 2022ko maiatzaren 10etik maiatzaren 30era bitartean, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara; eta interesdunek izaera hori egiaztatu beharko dute, babestutako datuak izatean, Abenduaren 5eko 3/2018 L.Oan xedatutakoa betez, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Egutegi Fiskala kontsulta daiteke Udalaren webgunean, hurrengo loturan: egutegia