2026/8/20

Parte-hartze handiak, giro bikainak eta belaunaldi desberdinen arteko bizikidetza osasuntsuak markatu dituzte, aurten ere, Getxoko udako jai nagusiak, eta kriminalitatearen beherakada nabarmenarekin amaitu dira, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak ezarritako prebentzio dispositiboari esker. Erregistratutako bi sexu-erasoei dagokienez, Poliziak berehala atxilotu zituen egileak, jai-eremuan baitzegoen.
Amaia Aguirre alkateak adierazi duenez, “Algortako, Romoko eta Portu Zaharreko jaiek agerian utzi dute aurten ere Getxoko herritarren eta bisitatu gaituztenen kultur aberastasuna, integrazioa eta konpromiso soziala. Egun hauetan, gure kaleak eta plazak bizitzaz eta alaitasunez bete dira, bertoko kolektiboek bultzatutako proposamenekin. Udalak berariaz eskertu nahi du jai-batzordeen, udal-zerbitzuen, segurtasun-kidegoen, boluntarioen eta jardueren garapen egokia bermatzeko lanean aritu diren eragile guztien inplikazioa. Era berean, sakonki baloratzen dugu herritarren erantzun masibo eta errespetuzkoa, gure jaien ospakizuna sendotzen baitu, benetako nortasun-ikur eta partekatutako arrazoi gisa”.