2026/7/2

Udalak Paellen Lehiaketan segurtasuna, ingurumenarekiko errespetua eta garbitasuna areagotzeko dispositiboari eutsiko dio. Hilaren 25ean , larunbata, ospatuko da Aixerrotako landetan. Itxas Argia elkarteak lehiaketa antolatzen duen esparru ofizialetik kanpo dagoen espazioan azken bi urteetan hartutako neurriak eraginkorrak izan ziren eta ez zen gorabehera aipagarririk izan.
Pinudiaren inguruaz gain, aurten Udaltzaingoak aipatutako espazioaren zati bat balizatu egin du Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berriak jasotzen dituen ingurumen-gidalerroak aplikatuz. HAPOk Ingurumen Hobekuntza gisa mugatzen du eremu hori zaintzeko eta birsortzeko, ingurumenaren aldetik interes berezia duelako Kostaldeko Txilardi lehor atlantikoen Lehentasunezko Interes Komunitarioko Habitat (Erika vagans) gisa eta, beraz, ezin izango da erabili. Ekitaldiaren aurreko egunetan ere zainduko da esparrua.
Udaleko arloek, duela urte batzuez geroztik egiten ari diren bezala, areagotu egin dituzte Paellen Nazioarteko Lehiaketaren eragina murrizteko neurriak. Ingurumena zaintzeari, hondakinak biltzeari, segurtasunari, ebakuazio-bideei eta osasun zerbitzuei lotutako eta suteen kontrako neurriak dira baita Udaleko arlo desberdin eta gazteen koadrilen artean ezartzen joan diren hobekuntzak ere.
Segurtasun-dispositiboa
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak dispositibo bateratu bat garatuko dute, pertsonen segurtasuna modu presentzial, proportzional eta egokian bermatzeko. Udaltzaingoak erdiguneko karpa bat jarriko du, jai-eremuan identifikatzeko modukoa, bertaratzen direnentzako erreferentzia gisa balioko duen laguntza eta informazio puntu azkar eta eraginkor bat eskaintzeko, eta polizia ibiltariak ere izango ditu. Besteak beste, bide-segurtasunari, trafiko-mozketei eta delitu-egitateen prebentzioari buruzko lanak egingo dira, eta laguntza eta sorospena emango da istripuen kasuan. Gainera, jai-eremurako sarbideak eta aforoak kontrolatzeko kamerak jarriko dira berriro, esparruaren segurtasuna handitzeko.
Paelletarako eta Getxoko jai jendetsuenetarako (Algorta, Romo, Portu Zaharra eta Areeta) segurtasun-neurriak behar bezala jakinaraziko dira.
Ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena izateko jarduerak
Ingurumen Unitateak gogoratzen du erabat debekatuta dagoela Pinudi ingurura eta aretian aipatutako balizatutako eremura sartzea. Gainera, hainbat udal unitatek hurrengo lanak egin eta egingo dituzte:
Bitartekotza koadrilekin
Aurreko urteotan bezala, arkitekto batek eta gizarte-hezitzaile batek osatutako lantalde bat kontratatu da, esparru ofizialaren pareko jaian parte hartzen duten koadrilekin bitartekaritza-lana egin dezaten. Lantalde horrek kontuan hartu beharreko hainbat neurriri buruzko informazioa eta aholkuak ematen ditu, hala nola:
Neurri horien berri emateko, pasa den asteartean, ekainak 30, kuadrillekin lehen bilera egin zen eta uztailaren 10etik aurrera (ostirala), taldea Aixerrotako zelaietan egongo da gomendioak betetzen direla bermatzeko. Bisitak ekitaldiaren aurreko egunera arte luzatuko dira. Gizarte-hezitzailea maiz etortzen diren kuadrilla askorekin harremanetan jarri da, eta berriak informatzera gonbidatu ditu.

