2026/6/2
Uztailaren 1etik 5era, Getxok berriro irekiko du jazzaldien denboraldia Euskadin bere 49. edizioaren eskutik. Aurtengo egitarauaren buruan ordainpeko kontzertuak izango dira Getxo Jazzean. Kontzertu horietan Moisés P. Sánchez, Camille Thurman, Charles Lloyd, Immanuel Wilkins eta "Latin Miles" Pepe Rivero kubatar piano-jotzaileak gidatutako Miles Divesen omenezko proiektua nabarmentzen dira.
Horiez gain, Talde Lehiaketako talde gazteen emanaldiak eta doako kale-programazio zabala izango dira Algortako Geltokia plazan, baina baita, lehen aldiz, Muxikebarri parean eta Areetako hiri-ingurunean ere. Ordainpeko kontzertuetarako sarrerak eta abonamenduak salgai daude jada Getxo Kulturako ohiko kanaletan.