2026/2/4

Amaia Aguirre alkateak eta Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek, elkarretaratze isil instituzional batean parte hartu dute gaur eguerdian, aurreko larunbatean, urtarrilak 31, dibortzio-izapideetan zegoen emakume batek senarraren eskutik jasandako eraso larria gaitzesteko.
Aurretik, eta Indarkeria Matxistaren aurreko Tokiko Protokoloa aktibatu ondoren, Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez onartu du Adierazpen Instituzional bat, besteak beste, erabat baztertu eta gaitzesteko generoen berdintasun ezan oinarritzen diren jarrera sexisten ondorioz sortutako eraso guztiak, eta erasotutako emakumeari elkartasuna agertzeko, udal zerbitzu guztiak bere eskura jartzearekin batera, aipatutako elkarretaratzea deitzeaz gain.