2025/11/27

Udalaren Osoko Bilkurak ezetsi egin du Ereagako La Terraza eraikina ustiatzeko kontratua beste enpresa bati lagatzeko baimen-proposamena, EAJ/PNVren eta EH-Bilduren abstentzioarekin eta PPren eta PSE-EEren aurkako botoekin (Elkarrekin Podemos ez da bilkuran egon). EAJ/PNVk zuzenketa bat aurkeztu du kontratua lagatzeko akordioa ondo eginda egon dadin, argia izan dadin eta Udala babes dezan. Izan ere, ABEE lagatzaileak zorrak ditu ordaintzeke eta titular berriari nola eta noiz helaraziko zaizkion argitu behar da. Zuzenketa onetsi egin da, baina beste enpresa bati kontratuaren lagapen-proposamena ezetsi egin da.
PSE-EEk adierazi duenez, «600.000 euroko kobrantza-zorra duen lagapen baten ondorio ekonomiko eta juridikoak daude, baita argitu gabeko zalantzak ere, hala nola ABEEaren egoera juridikoa, behin eta berriz ez ordaintzea eta lagapen-hartzailearen kaudimena (ea zorrari aurre egin ahal izango dion)». Talde horrek galdetu du ea zerk bermatzen duen hobekien interes publikoa, kontratua suntsiarazteak edo lagatzeak.
EH-Bilduk, bestalde, salatu du zerbitzuaren enpresa adjudikaziodunak 2021az geroztik bere betebeharrak bete ez dituela, eta, era berean, galdetu du non dagoen enpresa horren kaudimena eta zergatik ez den jarraipenik egin. «Helburua argi dago: zorra desagerraraztea. Susmatzen dugu inork ez duela ordainduko 600.000 euroko zorra, inork ez baitu kontratua zaindu».
PPk «alderdi ilunean mugitzea» leporatu dio gobernu-taldeari. «Ez gerenteak ez emakidadunak ez dituzte kontratu horri aurre egiteko eskakizunak betetzen, kontratuaren helburu bakarra zorra saihestea baita. Enpresari erantzukizuna eta zorra berreskuratzeko eskatu behar zaio».
Azkenik, EAJ/PNVk adierazi duenez, «espediente hau administrazioaren aginduz izapidetzen ari gara, eta eskaerak baldintza guztiak formalki betetzen dituen arren, gure taldeak oraindik ere zalantzak ditu aurkeztutako dokumentazio teknikoaren nahikotasunari buruz, bereziki kontuan izanda enpresak azken urteotan izan duen bilakaera. Horregatik, abstenitzea erabaki dugu».
Beste gai batzuk
Bestetik, oniritzia eman zaio Udaleko lanpostu batzuetarako hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-dataren aldaketari. EAJ/PNVk, PSE-EEk eta PPk aldeko botoa eman dute, eta EH-Bilduk kontrako botoa eman du; izan ere, bere ustez «euskararen aurkako erasoa da. Profilek ez dute errealitate sozial bat islatu behar, gure hizkuntzaren babesean aurrera egiteko gutxieneko batzuk ezarri baizik». PPren ustez, aldiz, «bidezkoa eta proportzionala da, eta langileak babesten ditu, Getxoko errealitatea islatzeaz gain». Bestalde, EAJ/PNVk adierazi duenez, «argi eta garbi dago ez zaigula gustatzen, legeak zuzenean hala agintzen duelako egin behar dugu. Legea bete behar dugu, eta, 2025eko uztailaren 9ko epaiaren ondorioz, aurkeztutako prozesu horiek 2026an amaituta egon behar dira. Ez daukagu astirik. Hori egin ezean, erantzukizunak eskatuko lizkigukete; eta, beraz, hala jokatzen dugu zuhurtziaren eta segurtasun juridikoaren printzipioa betetzeko».
Onetsitako mozioak
Mozioen kapituluan, testigantza-izaerarekin, lau onetsi dira. Lehenengo biak PPk aurkeztu ditu, bata neurriak hartzeko asfaltatzea hobetzeko, eta bestea eguneratzeko hiriko bide publikoetako trafikoaren, erabileren eta segurtasunaren ordenantza. Azken puntu horrekin lotuta, EH-Bilduk aurkeztutako beste mozio bati ere argi berdea eman diote, Trafiko eta Mugikortasun Ordenantzaren erreformari begira lantalde bat sortzeko, udal talde politikoen eta mugikortasun iraunkorraren arloko elkarte eta eragileen partaidetzarekin, baita ordenantza berria 2026an izapidetzeko eta beharrezko baliabideak aurreikusteko ere, besteak beste.
Azkenik, EH-Bilduren beste proposamen bat onartu da, Muxikebarriko anbiguuak kudeatzeko lizitazio-prozesua berehala abian jartzeko.
Jendearen galde-eskeen txandan, honako hauek parte hartu dute: Getxoko taxiaren sektoreko ordezkari bat, mugitzeko arazoak dituzten herritarrentzat irisgarria den ordezko ibilgailu bat eskatzeko; eta Areetako bizilagunak, hainbat gairi buruzko kezkak azaldu dituztenak, horien artean, zuhaitzak kimatzea, lorategiak garbitzea…