2025/9/12

Irailaren 16tik 22ra, Getxoko Udalak Mugikortasunaren Europako Astea ospatuko du, “Pertsona guztientzako mugikortasuna” leloarekin. Ekitaldi honetan ohikoa den bezala, herritar guztientzako doako jarduerak izango dira, eta horien artean azpimarratzekoak dira, besteak beste, “Bizikletan, adinik eta hesirik gabe”, “Urratsen Erronka” edo “Ibilbide herrikoia patinetan” nobedadeak. “Autorik gabeko eguna”, Europako ekimen honen jatorria, hilaren 21ean izango da, igandea, haurrentzako jolasekin eta udalerriko kirol elkarte eta kluben parte-hartzearekin.