2025/7/22
Areetako Santa Anako jaiak ospatu ondoren, Getxo prestatzen ari da LXX. Paellen Nazioarteko Lehiaketarako. Hori ostiralean, hilak 25, Aixerrotako zelaietan ospatuko da. Paellen txapelketa antolatzen duen Itxas Argia elkarteak aurten 21.636 euroko diru laguntza (azpiegituretarako laguntzaz gain) jasoko du jai-ekitaldi jendetsua antolatzeko. Hitzordu horren ondoren, San Inazio jaiak izango dira uztailaren 29tik abuztuaren 2ra, Romokoak abuztuaren 2tik 10era eta Portu Zaharrekoak abuztuaren 9tik 12ra. Irailaren 26tik 28ra Mesedeetako jaiak ospatuko dira.