2025/7/10
Abuztuaren 3an (igandean) laurogeigarren Getxoko Zirkuitua “Otxoa Anaiak Memoriala” jokatuko da. Edizio berezia izango da, lasterketa antolatzen duen Punta Galea Txirrindulari Elkartearen 50. urteurrenarekin bat egiten baitu. Probaren aurkezpena gaur osteguna, hilak 10, egin da Fadurako TikiToki zentroan eta bertan izan dira Amaia Aguirre Getxoko Alkatea, Álvaro González eta Marcos Muro Getxoko eta Bilboko kirol zinegotziak, Gorka Iturriaga eta Carlos Sergio Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko kirol zuzendariak, hurrenez hurren, eta anfitrioi gisa, Mikel Guinea Punta Galea Txirrindulari Elkarteako presidentea.