2025/7/9

Udalak iazkoaren antzeko dispositiboa mantenduko du uztailaren 25ean, ostiralean, Aixerrotan egingo den Paellen Lehiaketan segurtasuna, ingurumenarekiko errespetua eta garbitasuna areagotzeko. Itxas Argia elkarteak lehiaketa antolatzen duen esparrutik kanpo dagoen espazioan 2024an hartutako neurriak eraginkorrak izan ziren eta ez zen gorabehera aipagarririk izan. Getxoko Paelletarako eta jai ugaritarako (Algorta, Romo, Portu Zaharra eta Areeta) segurtasun-xedapenak ezagutaraziko dira laster.