2025/8/4

TAO indarrean egongo da Ereaga hondartzaren eta Portu Zaharraren inguruan (5 gunea) irailaren 30era arte, hondartza-denboraldiaren amaierarekin batera eta Aparkaldi Arautuko Zerbitzuaren Udal Ordenantzak ezartzen duenarekin bat etorriz.
Gune horretan ordutegia da 10:00etatik 20:00, etenik gabe, astelehenetik igandera eta jaiegunak barne.
Aparkatzeko tarifa espezifikoa honako hau da:
• 0 minututik 16 minutura (barne), 0,20€.
• 16. minututik aurrera eta 600 minutura arte (hori barne), 0,0125€ zati horretako minutu bakoitzeko, 0,05 euroko multiploetan, egunean 7,50€ gehienez (ordu batek 0,75€ balioko du).
TAOren 5. guneko bereizgarria duten egoiliarrek Algortako 1. gunean ere aparkatu ahal dute
Bestalde, Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera bitarteko eremuaren (5. gunea) TAOko egoiliar-bereizgarria duten eta horren ordainketan egunean dauden pertsona guztiei Algortako 1. gunean ere aparkatzeko baimena eman die Udalak. Baimen hori irailaren 30era arte bakarrik egongo da indarrean, egun horretan amaitzen baita 5. eremu horretan aparkatzeko erregulazioa.
TAO abuztuan
Gogoratu abuztu osoan, hilaren 1etik 30era, TAO soilik goizeko ordutegian egongo dela indarrean, 09:30etik 14:00etara, astelehenetik larunbatera, 5. gunean (Ereaga-Portu Zaharra) salbu.