2025/5/21
Uztailaren 2tik 6ra bitartean, Getxok berriro irekiko du jazz denboraldia Euskadin, Getxo Jazzaldiaren 48. edizioaren eskutik. Aurtengo ekitaldian nabarmendu behar da Muxikebarrin izango diren ordainezko saioen proposamena. Bertan nazioarteko izen handiak bilduko dira, besteak beste, Rhoda Scott organista eta abeslaria, Paquito D 'Rivera klarinete eta saxofoi-jotzaile kubatarra, Joe Lovano saxofoi-jotzailea, Cécile McLorin abeslaria eta Dave Douglas tronpetista.
Horiez gain, Talde Lehiaketako talde gazteen emanaldiak eta doako kale-programazio zabala izango dira Algortako Geltokia plazan, baina baita, lehen aldiz, Muxikebarri parean eta Areetako hiri-ingurunean ere. Ordainpeko kontzertuetarako sarrerak eta abonamenduak salgai daude jada Getxo Kulturako ohiko kanaletan.