2025/5/9
Bidezabal kalearen goiko aldean dauden bi arrapala mekaniko berriak (3.a eta 4.a) astelehen honetan, hilaren 12an, martxan jarriko dira, hesiak kendu eta eremua garbitu ondoren. Asteburuan probaldian egongo dira, baina ezin izango dira erabili. Bi arrapala berriak, irristagaitzak dira euriari aurre egiteko, eta bandalismoaren aurkako eskudelen gida bat eta led argiztapena dute, koloreen udal sistema zentralizatuarekin koordinatuta hainbat arrazoi solidariorekin bat egiteko, baita babes elektrikoa ere.