2025/5/7
Euskaraldia, elkar mugituz egingo dugu lelopean, maiatzaren 15ean, ostegunean, 18:00etatik aurrera, Algortako Portu Zaharrean kokatutako Gure Zirkuaren karpan izango da Euskaraldiaren laugarren edizioari hasiera emango dion ekitaldia. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatu eta gizartean errotu nahi duen ekimena maiatzaren 15etik 25era izango da. Getxon horren sustapena arduratzen den batzordeak (Udalak eta Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek osatuta) mota askotako jarduerak antolatu ditu herritarrek hizkuntza ariketan parte hartzera animatzeko, norberak bere rolarekin (Ahobizi, Belarriprest edo Irribizi). Izenematea hilaren 14ra arte egongo da irekita www.getxoztarrak.eus helbidean.