2025/4/29
Maiatzaren 29tik ekainaren 22ra Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren beste edizio bat ospatuko da gure udalerrian. Oraingoan, aukeratutako gaia Rec izango da, eta gai horrekin itxiko da Maria Ptqkek komisariatutako trilogia, aurretik Pausa (2023) eta Play (2024) gaiak proposatu zituena. “Irudiaren arteak testuinguru honetan nola berrasmatzen diren galdetuko diogu geure buruari: Zein da artxiboak pilatzearen eta kontakizun bat egitearen arteko aldea? Zein da irudiaren –eta erregistro bisualaren bidez eraikitako memoriaren– etorkizuna REC muturreko, immaterial, manipulagarri eta itxuraz infinituaren munduan?”, esaten du komisarioak.
Suitza, Japonia, Ghana, Italia, Belgika, Zeelanda Berria, Taiwan, Argentina, Estatu Batuak edo Turkiatik etorritako artistek beren lanak erakutsiko dituzte erakusketa eta instalazioetan (gehienak aire zabalean). Aurten ere, Algortako erdiguneak, Ereaga hondartzako pasealekuak eta Romo eta Areetako inguruak hartuko dituzte jaialdiaren barruan programatutako erakusketak eta jarduerak. Beste eszenatoki batzuk Algortako merkatua, Algortako kasinoa edo Punta Begoñako galeriak izango dira.