2025/4/7
Apirilaren 28an irekiko da izena emateko epea Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatzen dituen hiri-udalekuetan parte hartzeko. Maiatzaren 9ra arte, 5 eta 12 urte bitarteko umeek (2013-2020 bitartean jaioak eta Getxon erroldatuak) eskuratu ahal izango dute aurten eskainiko diren 316 plazetako bat (iaz baino 88 gehiago).
Udalekuak uztailean egingo dira Geroa ikastola, San Inazio eta Romo ikastetxe publikoetan. Bi txanda egongo dira, bakoitza bi astekoa: uztailaren 1etik 14ra eta 15etik 29ra (txanda bakoitzean 4 txango egingo dira). Aurten ordutegia 08:00etatik 14:00etara edo 08:00etatik 17:00etara izango da (azken hau bazkaria barne). Sartzeko ordutegi malgua egongo da 08:00etatik 09:30era.
Informazio gehiago Gaztebulegoan (Gazte Informazio Bulegoa), Torrene kaleko 3 zenbakian (Algorta).
Aurrez aurreko arretarako ordutegia:
- astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 14:00etara
- astearte eta ostegunetan: 17:00etatik 19:00etara.
Telefono-zenbakia: 688 88 09 85. Posta elektronikoa: gaztebulegoa@getxo.eus