2025/3/20
Getxoko Udalak prozedura berria hasi du Manuel Gainza aparkalekuko egoiliarrentzako plazak esleitzeko. Guztira 86 partzela daude aipatutako aparkalekuko 3. solairuan, eta gaur egun indarrean dauden kontratuak amaitu ahala esleituko dira. Esleipena, hasieran, urtebeterako izango da, eta gehienez beste hiru urtez luzatu ahal izango da.