2025/3/19
Udalak dirulaguntza eskatu die Eskualde Garapenerako Europako Funtsei (EGEF), hiru ekintza estrategiko garatzeko: Getxo Kirolak-en instalazioetan energia berriztagarriak eta energia-eraginkortasuna sustatzeko, udal-baliabideen eraldaketa digitalerako eta udalerrian autobus elektrikoaren linea bat ezartzeko proiektu pilotu baterako.
Ekintza horiek Getxoko Jarduketa Integraturako Planaren barruan sartzen dira. Dokumentu hori 2030 Agendatik sortu da, herritarrekin batera egina, eta erreferentziazko esparrua izango da datozen urteetan garatu beharreko jarduerak definitzeko, udalerriaren hobekuntza integralari laguntzeko.