2025/3/17
Getxok delitu kopurua murrizten jarraitzen du bigarren urtez jarraian, Udaltzaingoaren 2024ko urteko memorian jasotako datuen arabera. 2022an, 1.000 biztanleko delituen tasa 19koa zen; 2023an 17,2ra jaitsi zen, eta 2024an 16,5ean kokatu zen, herritarren segurtasuna etengabe hobetuz. Jaitsiera horri Udaltzaingoak egindako atxiloketen eta ikerketen % 13ko igoera gehitu behar zaio, eta horrek lan eraginkorragoa eta prebentiboagoa islatzen du. 2024an, 462 jarduera egin ziren, eta 2023an, berriz, 409.