2025/2/27
Udalak proba pilotu bat egingo du hiri hondakin solidoen (HHS) ehun edukiontzi baino gehiagorekin, sutea goiz detektatzeko eta automatikoki itzaltzeko. Helburua da ekintza bandalikoak prebenitzea eta modu eraginkorrean heltzea administrazioarentzat kostu handia dakarren edukiontzietan nahita piztutako suteen problematikari, eta, aldi berean, edozein gertakariren aurrean erantzun azkarra bermatzea.