2025/2/14
Izaskun Martinez de Lizarduy Resano eta Francisco Javier Merino Mellado Getxoko udaltzainek eta Aritz Gorozika Legarreta Suteak Itzaltzeko Foru Zerbitzuko suhiltzaileak (sarjentua) jaso dute Eusko Jaurlaritzaren Larrialdien eta Babes Zibilaren Merezimendu-domina, bereizgarri berdea duena, lan bikaina egiteagatik. Zehazki, 2024ko ekainaren 4an, hirurek, oso modu eraginkorrean, gazte bati lagundu zioten eta hura odolustea eragotzi zuten Algortako atari bateko beirazko ate bat gainera erorita, zauri larriak eragin zizkionean.
Otsailaren 11n, "112ren Europako Eguna" zela eta, egin zen sari horiek emateko ekitaldia, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzan; eta bertan izan ziren alkarteaordea eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzi Keltse Eiguren eta Udaltzaingoko buru Tomás Santín.