2025/2/5
Fadurako garagardotegia zegoen tokian eraiki den gizarte eta kirol zentro berriak, badu izena: TikiToki Zentroa. Eraikina datorren otsailaren 11n inauguratuko da, Getxo Sasoi Sasoian herriko kirol sarien banaketarekin batera. Espazio berriak 850 metro koadroko azalera erabilgarria eta 2.100 metro koadroko kanpoaldea izango ditu, eta kirol-klub eta -elkarteen jarduera soziala, kirol-metodologien berrikuntzarako zentro bat eta Getxo Kirolak-ek antolatutako zenbait jarduera hartuko ditu.