2025/2/1
Gaur, larunbata, Getxoko Udalak omenaldia egin die gerra zibilaren, aurreko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimei Galeako pasealekuan dagoen “Oroimenaren liburua” eskulturaren ondoan, horrela 2009ko ekainean aho batez hartutako erabakia betez.
Omenaldian Amaia Agirre alkatea eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako kideak izan dira, PP izan ezik, besteak beste. Ekitaldi honen bidez, biktimei errespetua, oroitzapena eta benetako gorazarrea aitortu zaie publikoki, adiskidetzeari eta elkartasunari begira.
Txistulariek "Agur Jaunak" interpretatu ondoren, minutu bateko isilunea bete da eta lore-eskaintza egin da eskulturaren aurrean.