2025/1/30
Udal-gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) aldeko botoekin, eta PP, EH-Bildu eta Elkarrekin Podemosen abstentzioekin, gaur, ohiko osoko bilkuran, Algortako udal-merkatuaren administrazio-emakidaren kontratua aldatzea onetsi da, Kantxa Kirol Moda dendaren lokalean Algortako GauEgun gaztelekua jarriko baita; gaur egun Urgull kalean dago eta lekualdatuko da. Handiagoa eta irisgarriagoa izango da, eta diseinu modernoagoa izango du.