2024/11/28
Udalak 2022an proba pilotu gisa gaitutako “Aurretiazko jakinarazpen espresuak” izeneko programa informatikoari esker, obra txikien kudeaketa % 102 handitu zen iaz. Igoera hori errepikatu egin da 2024an, eta herritarrei obra-baimenak eta dagozkion ordainketak berehala eta modu pertsonalizatuan ebaztea ahalbidetu die. Iñigo Urkitza Hirigintza Diziplina Zerbitzuko zinegotziak eman ditu datuok gaur, ohiko osoko bilkuran, EH-Bilduk aurkeztutako mozio bati erantzunez. Mozio horren bidez eskatu da kanpoko enpresa betek auditoretza bat egin dezala Hirigintza Arloari buruz. Mozio hori atzera bota da.