2024/11/11
Memoriaren Eguna ospatu zen atzo igandea, azaroak 10, eta hori dela eta, Amaia Aguirre Getxoko alkateak eta EAJ-PNV, PSE-EE, EH-Bildu eta Elkarrekin Podemoseko udal ordezkariek bost minutuko elkarretaratze isilean hartu dute parte gaur astelehena, 12:00etan, Udaletxe aurreko zabalgunean.