2024/10/31
DANAren ondorioz Valentzian eta Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetan egondako biktimak oroitzeko minutu bateko isilunea egin ostean, urriko Ohiko Osoko Bilkura hasi da gaur, osteguna, udaletxean. Bilkura honetan, EAJ/PNV, PSE-EE eta PP taldeen aldeko botoekin, EH-Bilduren aurkako botoarekin eta Elkarrekin Podemosen abstentzioarekin, ontzat eman da Musika Eskolaren eta Kultur Etxearen xurgapen bidezko bat-egitearen hasierako onespena, zeina 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko baita. Horrenbestez, bi erakunde autonomoetatik bakarra sortuko da, Getxo Kultura deituko dena.
Mozioen atalean, aho batez atera da aurrera udal hilerrian haurdunaldiko, jaiotza-inguruko eta jaioberrientzako dolu-gune bat prestatzea.