2024/10/10
Azaroaren 11ra bitartean Getxoko familiek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte, Udalak aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, neurri batean, 2024-2025 ikasturtean eskolatutako seme-alaben Hezkuntzako gastu orokorrak ordaintzeko, Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik (hiru urte) DBHra (barne). Aurten 157.500 euro erabiliko dira dirulaguntza horietarako. Familia bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 400 eurokoa izango da.
Eskabideak, ahal dela, Bulego Elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, www.getxo.eus orrian. Ezinezkoa den kasuetan, Herritarren Arretarako Bulegoetan entregatu ahal izango da.