2024/9/17
Eraso matxisten biktimentzako arreta zuzeneko gune morea Areetako Andrés Larrazabal eta Paulino Mendivil kaleen elkargunean kokatuko da Mesedetako jaietan, Udalak Indarkeria matxistarik gabeko egunak eta gauak lelopeko kanpainaren barruan antolatuta, biktimentzako arreta zuzena eta berehalakoa bermatzeko, zaintzan eta bere iritzi eta nahiekiko errespetuan oinarritua, gainontzeko jaietan bezala. Bestalde, beste jarduera batzuen barruan, Udaltzaingoak, beste urte batez, Ertzaintzarekin elkarlanean, operatibo bat jarriko du martxan, ahal den neurrian, istilurik gerta ez dadin eta adin gabekoei alkohola ematea ekiditeko.