2024/7/23
Areetako Santa Anako jaiak amaituta (Meza Nagusia, dantzak Berantzagi taldearekin eta txitxiburdintzi hilaren 26an, patroiaren egunean, falta direla), Getxo prestatzen ari da LXIX.Paellen Nazioarteko Lehiaketarako, datorren ostegunean, hilak 25, Aixerrotako zelaietan. Paellen txapelketa antolatzen duen Itxas Argia elkarteak aurten 18.749 euroko diru laguntza jasoko du jai-ekitaldi jendetsua antolatzeko. Paellen hitzorduaren ondoren, San Inazio jaiak izango dira uztailaren 27tik 31ra, Romokoak uztailaren 31tik abuztuaren 4ra (ekitaldiren bat uztailaren 28an eta 30ean ere izango diren arren), eta Portu Zaharrekoak abuztuaren 9tik 12ra. Irailaren 20tik 22ra Mesedeetako jaiak ospatuko dira.
Amaia Aguirre alkateak mezu bat bidali du jai hauetarako.