2024/2/16
Udalaren IKT (Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak) Unitateak arrakastaz amaitu du “Getxoko Udalerako CiberSOC eta segurtasun-zerbitzu gehigarrien ezarpena” izeneko proiektua, Europar Batasuneko Next Generation Funtsen bidez 178.389 eurorekin finantzatua.
Lurralde Politikako Ministerioak bultzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan dagoen proiektu honen helburua izan da Udal Informazio Sistemak zibersegurtasunean eta ziberzaintzan dituen gaitasunak handitzea eta hobetzea. Horrela, segurtasunaren monitorizazioa, gertakarien detekzio goiztiarra, mehatxu-iturrien eta ahultasunen zaintza eta analisia handitu dira, eta, azkenik, edozein gertakariren aurrean erreakzionatzeko, erantzuteko eta berreskuratzeko gaitasuna optimizatu da.