2023/10/16
BizkaiBizi bizikleta elektriko publikoaren mailegu-zerbitzu berriak gaur ibilbideari ekin dio Itsasadarreko bederatzi udalerritan, tartean Getxon, 650 bizikleta elektrikori eta 58 aparkatze- eta karga-eremuri esker. Hemendik aurrera 16 urtetik gorako edozein pertsonak alta eman dezake zerbitzuan eta bizikleta elektriko bat alokatu ahal izango du udalerri beraren barruko edo Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera proiektuan parte hartzen duten udalerrien arteko joan-etorrietarako.