2023/9/27
Gaur, irailak 27, asteazkena, Turismoaren Mundu Eguna dela bide, eta aprobetxatuz duela gutxi milioi bat turista baino gehiago izan direla, Turismo Bulegoak hainbat opari eman dizkie gaur Ereagan dituzten egoitzetara hurbildu diren lehen bi turistei, Isabel eta Miguel, Sevillako Los Palacios y Villafranca udalerrikoak.
Amaia Agirre alkateak eta Iñigo Urkitza Turismo zinegotziak ongietorria eman diete eta honako opari hauek eman dizkiete: postal erraldoi bat, produktu gastronomiko sorta bat, souvenir batzuk, bazkari edo afari bat udalerriko jatetxe batean, sarrerak Bizkaia Zubiaren Pasarelarako eta bisita bat udalerrian Getxo Taxi Tour zerbitzuaz.
Amaia Agirre alkateak positibotzat hartu du kopuru esanguratsu horren lorpena. “Ereagako Turismo Bulegoak eta puntu mugikor edo aldi baterakoek milioi bat turista baino gehiago artatu dituzte 1992ko uztailetik aurtengo abuztura. Getxok duen eskaintza turistiko, kultural, komertzial, gastronomiko eta zerbitzu eskaintza bikainaz gozatzeko aukera izan dute 17 autonomia erkidegoetatik eta 5 kontinenteetako 50 herrialde baino gehiagoko bi hiri autonomotatik etorritako milaka lagunek. Gure helburua sektorearekin batera lanean jarraitzea da, turistek urteko edozein unetan bisitatzen jarrai dezaten, eta horrek onurak ekarriko ditu, zalantzarik gabe, udalerriko jarduera ekonomikoan”.