2023/5/19
Gaur, ostirala, maiatzak 19, martxan jarri da Usategiko igogailu berria. Azpiegitura berri hau 3 geralekuko igogailu bertikal bat da, aurrealdeko ontziratze bikoitzarekin, panoramikoa da eta 16 pertsonentzako edukiera du. Portu Zaharretik Usategiko parkeraino eta kafetegiraino doan kostaldeko oinezkoen ibilbiderako irisgarritasuna erraztuko du. Hasiera batean, 07:00etatik 24:00etara funtzionatuko du.