2023/5/3
Getxophoto-Nazioarteko Irudi Jaialdia ekainaren 1etik 25era izango da. Maria Ptqk komisario bilbotar berriaren eskutik, "Etenaldia!" izango da aurtengo leloa.
Hainbat jatorritako 22 artistek (Suitza, Japonia, Maroko, Ekuador, Mexiko, Argentina, Erresuma Batua, Brasil edo Grezia) bere obrak erakutsiko dituzte beste hainbeste erakusketetan edo instalaziotan (gehienak aire zabalean) udalerriko hiru ardatz nagusitan: Algortako erdigunean, Ereaga hondartzako pasealekuan eta Romo Kultur Etxean. Beste interesgune batzuk Algortako Merkatua eta Punta Begoña Galeriak izango dira.