2022/8/1
Udal Gobernuak Getxoko HAPO-Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren behin betiko dokumentua eman die dageneko oposizioko taldeei. Dokumentu horretan, otsaila eta maiatza bitartean talde politikoekin eta udal teknikariekin egindako entzuketa-prozesuaren ekarpenak jasotzen dira, plan horren garapenaren ezaugarri izan den gardentasun-konpromisoa betez.