2022/7/28
Gaurko ohiko osoko bilkuran Diruzaintzako zinegotzi den Ignacio Uriartek adierazitakoaren arabera, Getxoko Udalak 6 milioi euroko aurrezki garbiarekin amaitu zuen 2021eko ekitaldia. Osoko bilkuran aurtengo kontu orokorra onetsi da EAJ/PNV eta PSE-EE taldeen aldeko botoekin, PPren aurkako botoekin, eta EH-Bildu nahiz Elkarrekin Podemos taldeen abstentzioekin. Hauxe nabarmendu du Uriartek: "udalak aurrezki garbia sortzeko gaitasuna du, horren bidez udal-azpiegiturak hobetzeko inbertsioak finantzatzen jarraitzeko, herritarren mugikortasuna geroz eta jasangarriagoa izan dadin eta udalaren energia- nahiz ur-kontsumoa urtetik urtera eraginkorragoa izan dadin”.