2022/5/23
Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolako laugarren mailako ikasleek Euripidesen “Las Bacantes”en XXI. mendera egokitutako bertsioa estreinatuko dute datorren ostiralean, maiatzak 27, Muxikebarrin (19:30). María Goiricelayak zuzendu eta Javier Liñeraren dramaturgia duen proiektu hau ikasleen lanetan oinarrituta dago.
Ikuskizuna Dantzerti eta Kultur Etxearen arteko akordioari esker egin da, arte eszenikoen sektoreko etorkizuneko profesionalen kalitatezko prestakuntza artistikoari laguntzeko helburuarekin.