2022/5/13
Amaia Agirre Getxoko alkateak harrera egin die gaur, Udaletxean, Rancho Folclórico São Bartolomeu de Messines (Algarve) eta Itxas Argia (Getxo) dantza taldeei, bihar Herrien Jaialdian dantzatuko dutenak. Aurten dantza jaialdi horrek, elkarte getxotarrak antolatuta, hogeita zazpi urte beteko ditu.
Jaialdia bihar larunbatean, maiatzak 14, egingo dute 21:00etatik aurrera, Andra Mariko frontoian.