2022/5/10
Maiatzaren 28tik urriaren 15era bitartean, Getxok euskarazko kultura aire zabalera aterako du Kalefest kaleko arteen jaialdiaren eskutik. Kaleko arteen jaialdiak mota anitzeko ia hogeita hamar ikuskizun eta ekintza hurbilduko dizkio publikoari (dantza, antzerkia, zirkua, zinema, diziplina anitzeko lanak ...).
Batez ere gazteei zuzendua baina familiei ere irekia dagoen ekimen hau joan den urteko Aurrekontu Parte-hartzaileetan jasotako eskaerei erantzuteko jarri du abian udalak.