Turismo, Getxo kirola
Data: 2022/11/15 - 2023/4/30
Ordutegia:
Tokia: Punta Galea
Era horretan, martxoaren 31ra bitarteko epea izango da baldintza meteorologiko egokiak aurkitzeko nazioarteko proba hau Galeako itsaslabarren aurrean egin ahal izateko. Aurretik, ia bost hilabete; horietan, antolakuntzak zehatz-mehatz aztertuko du Kantauri itsasora hurbiltzen den depresio bakoitza, olaturik onenak eta haizerik egokienak aukeratzeko.
Aurreko edizioan bezala, probak 20.500€ banatuko ditu saritan, eta Getxora munduko surflari onenetako asko ekarriko ditu, horien artean, beste behin, emakumezkoak.
Proban parte hartzeko itxaron-zerrendak gora egiten du urtetik urtera, baina berriro 24 surflarik parte hartu ahal izango dute.
Aurretiko hautaketan, antolatzaileek honako surflari famatu hauen interesa izan dute: Lucas Chianca brasildarra, Alex Botelho portugaldarra, Nic Lamb estatubatuarra, Grant Twiggy Baker hegoafrikarra (hirutan munduko txapelduna) eta Justine Dupont frantsesa, lesioa dela-eta iaz parte hartzerik izan ez zuena.
Zerrenda osatzeko, bertoko 12 surflari izango dira, baina horien behin betiko zerrenda laster emango da ezagutzera; hain zuzen ere, batzorde antolatzaileak eta surflarien kolektiboak berak hautatuko dituzte. Txapelketaren egunean,
Getxo Udalak autobus-zerbitzua eskainiko du beste behin doan, herritarrak Bidezabalgo metro-geltokitik Galearaino eramateko. Galeara hurbildu ezin diren pertsona guztiek zuzenean jarraitu ahal izango dute kirol ekitaldi hau streaming bidez
@GaleaChallenge.
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Metro
Bidezabal |